Pilates makinekin
Metodoa kontrolatutako mugimendu-ariketetan oinarritzen da, muskuluen garapen hobea lortzeko, gorputz-oreka mantentzeko eta bizkarrezurrari egonkortasuna, sendotasuna eta lerrokadura emateko. Hori dela eta, muskulu- edo artikulazio-min mota desberdinak prebenitzeko eta tratatzeko erabiltzen da.
Ardatzan, Joseph Pilatesek sortutako makinekin Pilates klaseak ematen ditugu, eta pertsona bakoitzaren egoera fisikora eta beharretara egokitzen dira.
10 saiotan aldea sumatuko duzu, 20 saiotan aldea ikusiko duzu eta 30 saiotan gorputza erabat aldatuta izango duzu.
