Hipopresiboak + Kegel
Eguneroko bizitzan eta kirolean sabeleko presioa etengabe igotzeagatik, jarduerarik ezagatik, haurdunaldiengatik… sabeleko gerrikoaren eta zoru pelbikoaren muskulaturak galdu egiten du bere funtzio nagusia, hau da, barne-organoei eustea.
Hipopresiboen ariketekin, funtzio hori berreskuratzen dugu, muskuluen erantzuna berriz programatuz egoera horien aurrean. Modu horretan, gernu-inkontinentzia prebenitzen dugu, sabeleko perimetroa murrizten dugu eta bizkarreko minak arintzen ditugu.
