Fisioterapia honela definitu daiteke: “Osasunaren diziplina bat da, farmakologikoa ez den aukera terapeutiko bat eskaintzen duena, gaitz ugariren sintomak arintzeko —akutuak nahiz kronikoak—, ariketa terapeutikoaren bidez.”

Ardatzan esperientzia handiko fisioterapeuta-talde bat dugu, guztiak Euskal Herriko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialean elkargokideak eta fisioterapiako hainbat teknika espezializatutan trebatuta. Gure helburua pazientearen ongizatea da, eta filosofia hori terapeutika-tratamendutik hasi eta zentroko instalazioetaraino zabaltzen dugu.

Fisioterapeutak tratatzen dituen patologia ohikoenak, besteak beste, hauek dira:

  • Muskulu-kontrakturak
  • Zerbikalgieak, dortsalgieak, lunbalgieak
  • Tendinitisa
  • Zuntz-hausturak
  • Artikulazioetako eta giharretako minak
  • Zartadurak