Haur masajea

 
Arte tradizional bat, haurren masajea.                                                               

Amaren sabelean bizitza aberastasun infinitukoa da.
Soinuak aipatu gabe ere, haurrarentzat dena etengabeko mugimenduan dago. Ama jaikitzen eta ibiltzen da, buelta ematen du, makurtzen da edo puntetan jartzen da, barazkiak garbitzen ditu edo erratza erabiltzen du…
Gauza bakoitza olatu bat da, gauza bakoitza sentsazio bat haurrarentzat. Eta ama atseden hartzen ari bada ere, liburu bat irakurtzen badu, esertzen edo etzanda eta lo hartzen bada ere, horrek ez du esan nahi bere arnasketak etengo direnik; bere itsasaldi bareak, bere kresalak, haurra sehaskan kulunkatzen jarraitzen du.

                                         Frédérick Leboyer

Masaje infantilak (Shantala masajeak) onura ugari dakartza, bai haurrarentzat bai gurasoentzat.

Onurak haurrarentzat:
  • Nerbio-sistema estimulatzen du.

  • Arnas-sistema hobetzen du.

  • Gasek, kolikoek eta idorreriak eragindako ondoezak arintzen laguntzen du.

  • Digestioa hobetzen du.

  • Haurrek erlaxatzen eta loa hartzen ikasten dute.

  • Amaren edo aitaren eta haurraren arteko lotura emozionala indartzen du.

  • Azala hidratatzen eta tonifikatzen du.

  • Haurraren sistema muskularra eta psikomotorra indartzen du.

Onurak gurasoentzat:
  • Erditze osteko depresioa izateko aukerak murrizten laguntzen du.

  • Erlaxazioa ematen du.

  • Haurraren beharrak ezagutzen irakasten die.

  • Gurasoen eta haurraren arteko lotura afektiboa hobetzen du.

  • Konfiantza handitzen du.

Shantala masajea arte sinple eta garrantzitsua da, eta hiru elementu nagusik osatzen dute: teknika bera, haurrarentzako yoga ariketen aplikazioa eta hidroterapia (amaieran, haurra bainatzen da olio-hondarrak kentzeko, tenperatura erregulatzeko eta erlaxazioa sortzeko). Shantala masajea presio leunean eta beheranzko mugimenduekin oinarritzen da, haurraren erlaxazioa lortzea baitu helburu. Horregatik, erritmoa mantsoa da, presarik gabe.

masaje shantala ardatza
Ardatza Fisioterapia eta Osasuna
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.