Pediatriako fisioterapia
Pediatriako fisioterapia haurtzaroan edo umetoki barneko garapenean sortzen den edozein afekzio tratatzean datza, bai akutua bai kronikoa, haurraren garapen motorra nahasten duena eta, ondorioz, helduaroko bizitzan independentziarako ahalmena mugatzen duena.
Ardatzan, tratamendu pediatrikoari dagokionez, gure helburua haurraren garapen globalari eragiten dion gabezia edo defizit baten ondorioak murriztea da. Arrisku-egoera edo nahasmendu batek eragindako albo-ondorioen edo efektu sekundarioen agerpena saihestea edo ahalik eta gehien gutxitzea, haurraren garapen motor normala ahal den neurrian optimizatuz, haurraren beharretara egokitutako terapia espezifikoak eta laguntza teknikoak erabiliz. Horrez gain, guraso eta zaintzaileei aholkuak ematen dizkiegu, azalpen eta jarraibide argiekin, tratamendua egun osoan zehar jarrai dezaten.
Fisioterapia behar duten afekzioak:
Arnas-infekzioak
Anomalia sortzetikoak
Atzerapen motorra
Garun-paralisirako arriskua
Garun-paralisia, bere forma guztietan
Bizkarrezur-muineko lesioak
Garezur-entzefalo traumatismoak
Plexu-paresiak, P.B.O. esaterako
Eskoliosia
Sortzetiko tortikolisa
Artikulazio-kontrakturak
Aldakako displasia
Tratamenduaren arrakasta haurraren behar indibidualetara egokitutako balorazio eta aholkularitza egokiaren eta tratamendu plan integral baten araberakoa izango da. Ikaskuntza motorrean zailtasunak dituzten haur askok onura handia lortzen dute pediatriako fisioterapiako teknika bereziei esker, erantzun normalak sustatzen baitituzte eta koordinazioa hobetzen baitute.
