Ardatzan psikologia-zerbitzua haurrei nahiz helduei zuzenduta dago.
Psikologo eta psikopedagogo bat dugu, helduen zein haurren Hezkuntza Psikologian eta Psikologia Klinikoan espezializatua. Haur, nerabe, heldu eta bikoteekin lan egiten dugu, eta prozesu osoa euskaraz nahiz gaztelaniaz burutzen dugu.
Gure esku-hartze ildo nagusia kognitibo-konduktuala da, eraginkortasuna frogatua duten jarduera-protokoloen aplikazioan oinarrituta.
Esku-hartze arloak:
Antsietate- eta depresio-nahasmenduak
Mendekotasunak
Elikadura-nahasmenduak
Bikote-terapia eta sexu-nahasmenduak
Hezkuntza-psikologia eta txosten psikopedagogikoak
Gurasoentzako aholkularitza
