Ardatzan psikologia-zerbitzua haurrei nahiz helduei zuzenduta dago.

Psikologo eta psikopedagogo bat dugu, helduen zein haurren Hezkuntza Psikologian eta Psikologia Klinikoan espezializatua. Haur, nerabe, heldu eta bikoteekin lan egiten dugu, eta prozesu osoa euskaraz nahiz gaztelaniaz burutzen dugu.

Gure esku-hartze ildo nagusia kognitibo-konduktuala da, eraginkortasuna frogatua duten jarduera-protokoloen aplikazioan oinarrituta.

Esku-hartze arloak:

  • Antsietate- eta depresio-nahasmenduak

  • Mendekotasunak

  • Elikadura-nahasmenduak

  • Bikote-terapia eta sexu-nahasmenduak

  • Hezkuntza-psikologia eta txosten psikopedagogikoak

  • Gurasoentzako aholkularitza