Drainatze linfatikoa (Vodder metodoa)

Eskuzko terapiaren metodo bat da, sistema linfatikoaren funtzio nagusiak hobetzea helburu duena, mugimendu leun, zehatz, neurtu eta erritmikoen bidez. Mugimendu hauek zirkulazio linfatikoa aktibatzen eta hobetzen dute, eta hondakin-substantziak kanporatzea errazten dute.

Berezienik gomendatua dago honako kasuetan:

  • Linfedemak
  • Traumatismo jatorriko edemak (eskuinzeak, zuntz-hausturak, hematomak)
  • Likidoen atxikipena, zelulitisa
  • Barizeak
  • Nekatuta dauden hankak
  • Sinusitisa, amigdalitisa
  • Migrainak, insomnioa
  • Aknea, erredurak
  • Idorreria
  • Hileko aurreko minak, menopausiako berokadak

Ondorioak:

  • Likido-bolumena murrizten du
  • Zirkulazioa hobetzen du
  • Ehunak substantzia toxiko eta kaltegarriez garbitzen ditu
  • Erlaxazio eta arintze egoera bat lortzea ahalbidetzen du

Ez da gomendatzen honako kasuetan:

  • Infekzio akutuek
  • Azkenaldiko tronbosiek
  • Bihotz-gutxiegitasunak
  • Hipotentsio arteriala
  • Hipertiroidismoa
  • Tumoreak